Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Moulin, Jean

Frantziako erresistentziako buruzagia (Béziers, 1891 - Metz, 1943). Bigarren Mundu Gerran erresistentziako higikundeen koordinatzaile izan zen, De Gaulle-ren agintaritzapean. 1943an Erresistentziaren lehen Nazio Kontseiluko lehendakari izendatu zuten, baina urte berean alemaniarrek preso hartu eta Alemaniarako bidean hil zen.