Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Morán, Fernando

Espainiar idazlea, politikaria eta diplomatikoa (Avilés, Asturias, 1926). Hogeita hamar urtez diplomatiko gisa lan egin du eta garrantzizko zereginak bete zituen Francisco Francoren eta Felipe González-en gobernuentzat. Alderdi Sozialistako kide izanik, Kanpo Arazoetako ministro izan da eta enbaxadore NBEan. Politika, gizartea eta literaturari buruzko saiakerak idatzi ditu eta horrez gainera baita zenbait eleberri ere, hala nola También se muere el mar (1958, Itsasoa ere hiltzen da), El Profeta (1961, Iragarlea). 1964an ipuin bilduma bat idatzi zuen: Joe Giménez, promotor de ideas (1964, Joe Giménez, ideia sustatzaile). Saiakera eta oroitzapen liburuak ere argitaratu ditu: La destrucción del lenguaje (1981, Hizkuntzaren hondamendia), España en su sitio (1990, Espainia bere lekuan), Los tiempos muertos y otras anotaciones (1990, Denbora hilak eta beste oharrak), eta Bloc de notas: análisis, esperanzas y nostalgias (1995, Ohar bloka: analisia, itxaropenak eta nostalgiak). 1997. urtearen bukaeran El día en que… (… zen egunean) ipuin liburua argitaratu zuen, zeinetan bere karrera politikoko gertaerak oinarri hartuta izugarrizko fikzioak asmatzen dituen.