Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Misia

Asia Txikiko antzinateko lurraldea, Marmara eta Egeo itsasoen artean. Ziurrenez Europatik joandako biztanleak bizi izan ziren oso antzinatik bertan. Misian matxinatu ziren, Troiako hiriaz gainera, Pergamo eta Ziziko. Persiarren eta mazedoniarren eskuetan egon ondoren, seleukotarren eskuetara eta Pergamoko erresumara pasa zen. K.a. 133. urtean Erromaren esku geratu zen.