Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mishima, Yukio

Japoniar idazlea (Tokio, 1925 - Tokio, 1970). Eleberrigile bikaina izateaz gainera, izeneko Japoniako antzerki tradizionalaren berritzailea ere izan zen. Eleberrietan gaztaroan ezagutu zuen Japoniako gizartea islatzen du. Oso kontserbatzailea zen, militarismoaren aldekoa erabat. Tateno-kai (ezkutuaren elkartea) sekta sortu zuen, antzinako samuraien etikan oinarritua. Japonia betiko balioak utzi eta mendebaletik gero eta hurbilago zegoelakoan, bere burua hil zuen, hara-kiria eginez. Lan aipagarrienak: Maskara baten aitorpenak (1948), Urrezko pabiloia (1956), Oturuntzaren ondoren (1960), Emankortasunaren itsasoa (1970) eta Arratsaldeko atoea (Hiromi Yoshidak euskaratua).