Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Misericordia, Luisa de la

Gipuzkoar idazlea (XVIII. m.). Gavon-sariac izeneko artzain opereta bat, hitz neurtuz ondua, eman zuen argitara, 1762an, Eguberriz kantatua izateko Azkoitiko elizan. Azkoitiko Miserikordia etxean inprimatu zen. Asko idatzi da Luisa de la Misericordiaren nortasunari buruz. Jose Manterolaren iritziz —Tellechea Idígorasek frogak ere agertu ditu— Luisa de la Misericordia hori ez da Xavier de Munibe, Peñafloridako kondearen ezizen bat besterik. Nola nahi ere, bera da, Barrutiarekin batera, hegoaldeko euskal antzerkilari antzinakoena.  v  ik. Munibe Idiáquez, Francisco Xavier.