Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Minnelli, Vincente

Estatu Batuetako zinema zuzendaria (Chicago, Illinois, 1910 - Los Ageles, Kalifornia, 1986). Komedia musikadunak eman diote batez ere ospea, baina dramak eta bestelako komediak ere egin zituen. Aipagarri dira The Pirate (1948, Pirata), Father of The Bride (1950, Emaztegaiaren aita ), An American in Paris (1951, Amerikar bat Parisen), The Bad and The Beautifull (1952, Gaiztoa eta Ederra ), Van Gogh-i buruzko Lust for Life (1956, Bizi Gogoa), Oscar saria irabazi zuen Gigi (1958), Goodbye Charlie (1964, Agur Charlie), A Matter of Time (1976, Denbora Arazo Bat ).