Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Minos

Mit. Kretako erregea, Zeus-en eta Europaren semea. Mediterraneo aldeko agintari ahaltsua zen; dirudienez, Kretako antzinako erregea izan zen, eta harengandik dator Minosko zibilizazioa. Elezaharrean, Pasifaeren senarra eta Androgeo, Glauko, Ariadna eta Fedraren aita zen.