Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Minkowski, Hermann

Lituaniar matematikaria (Alexoten, 1864 - Gotinga, 1909). Alemanian egin zituen ikasketak, eta han eman zuen bizitza osoa. Albert Einstein-en irakasle izan zen. 1882an, Smith britainiarrarekin batera, Parisko Zientzien Akademiaren saria lortu zuen, forma koadratikoen teoriari esker. Erlatibitatearen teoriaren oinarriak ezarri eta zenbakien geometria sortu zuen; Geometrie der Zahlen lanean agertu zuen zenbakien geometria.