Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Minnelli, Liza

Estatu Batuetako zinema antzezlari eta kantaria (Los Angeles, Kalifornia, 1946). Antzezlari eta kantari zen Judy Garland-en, eta Vincente Minneli zinema zuzendariaren alaba. Bob Fosse-ren Cabaret (1972. urteko antzezlari onenaren Oscar saria) filmean izan zuen agerraldirik hoberena, eta bertan antzezle, kantari eta dantzari dohainak erakutsi zituen. Aipagarriak dira halaber: Tell me that you love me, Junie Moon (1970, Esaidazu maite nauzula, Junie Moon), A Matter of Time (1976, Denbora Arazo Bat ), New York, New York (1977) eta Arthur (1988).