Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Miller, Glenn

Estatu Batuetako musikagilea, tronboi-jotzaile eta orkestra zuzendaria (Clarinda, Iowa, 1904 - Londres-Paris bidean, 1944). 1926. urtean tronboi-jotzaile profesional egin zen Ben Pollack-en bandarekin. 1939an «big band» zuzendari famatu egin zen mundu osoan. In the Mood (1939, Sasoian) da Miller-en lanik ezagunenetako bat. Miller hil ondoren, haren orkestrak arrakasta handia izaten jarraitu zuen.