Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Millares, Los

Andaluziako historiaurreko aztarnategia, Andarax ibaiaren ondoan, Santa Fe de Mondujar herrian (Almeriako probintzia). Brontze Arokoa da, eta Hispanian izan zen kultura neolitiko bati izena eman zion. Ekialdeko biztanleak Hispaniako hegoaldera heldu zirenean sortu zela diote adituek, eta bidaiari haiek sartu zituztela kobrearen erabilera, hirietan antolaturiko gizartea eta giza itxurako idoloak gurtzeko ohitura, alegia, Millares-eko ezaugarri nagusiak.