Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Millais, Sir John Everett

Ingalaterrako margolaria (Southampton, 1829 - Londres, 1896). Pre-rafaelismoaren sortzailea izan zen, Hunt eta Rossetirekin batera (1848). Oso gazterik hasi zen lanean, eta Royal Academy-ko domina lortu zuen 17 urte zituenean. Haren lanak eztabaida asko sortu zituen hasieran, baina ondoren, John Ruskinen laguntzari esker, kritika onak jaso zituen. Lan aipagarrienak: Neska gazte itsua, Raleigh-en gaztaroa (1870), Errege goardiako soldadu bat (1877), Ofeliaren heriotza, etab.