Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Miller, Arthur

Estatu Batuetako antzerkigilea (New York, 1915). Modu tradizionalean kontatutako lanak idatzi zituen, analisi psikologiko sakonak egiten dituztenak eta arazo moralak eta politikoak agertzen dituztenak. Arthur Miller-en lanek arrakasta handia lortu dute mundu osoan, eta Amerikako eta Europako antzoki garrantzizkoenetan izan dira ikusgai; filmak ere egin dira haiek oinarri hartuta. 1956an, The Mistifs (Hezgaitzak) filmerako liburua idatzi zuen; Huston izan zen film haren zuzendari eta Marilyn Monroe antzezle nagusia, garai hartan Miller-ekin ezkondua zegoena. Lan aipagarrienak: All my Sons (1947, Guztiak nire seme ziren), The Death of a Salesman (1949, Saltzaile baten heriotza), A View fron the Bridge (1956), After the Fall (1963, Erorketaren ondoren), The Crucible (1953), The Price (1968). Arazoak izan zituen Estatu Batuetako agintariekin, komunista omen zelako. 1994an Broken Glass antzezlana aurkeztu zuen New Yorken, eta duela gutxi The crucible lanaren zinemarako bertsioa idatzi du.