Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mercanton, Jacques

Suitzar idazlea (Lausana, 1910). Hogeita bost urtez literatura irakasle izan zen Lausanako Unibertsitatean. Bere obra guztian grinen poesia eta tragedia azaldu du, hala kontakizunetan –Le Secret de vos coeurs (1942, Zuen bihotzeko sekretua), La Sibylle (1967, Sibila), L'Amour dur (1980, Amodio gogorra)– nola eleberrietan –Thomas l'incrédule (1943, Tomas sinesgabea), L'Eté des Sept-Dormants (1974, Zazpi lotien uda). Istorio horietan bikoteak azaltzen dira beti, eta eritasunak edo heriotzak arriskuan jartzen du haien zoriona; bikote horien asmoak, hausnarketak eta ametsak dira, hain zuzen, testuaren muina. Obra gehienak idazleak ongi ezagutzen dituen paraje ezagun eta maiteetan kokatuta daude: Italia, Suitzako Engadina, Bavaria, Praga… Jacques Mercanton, eleberrigile aparta izateaz gainera, saiakeragile bikaina da, Thomas Mann, T.S. Eliot, Lawrance Arabiako, Don Kixote, eta Frantziako klasiko handiei buruzko idazlanetan –Pascal, Racine, Molière, La Rochefoucauld edota Retz– erakutsi duen bezala.