Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mercator, Gerhard Kremer

Flandestar geografoa, matematikaria eta kartografoa (Rupelmonde, 1512 - Duisburg, 1594). Karlos V.aren aginduz aritu zen lanean. Flandesko geografia aztertu zuen, eta lurreko eta zeruko esfera bana egin zituen. Mundu osoko mapa bat ere egin zuen, itsas gizonek erabil zezaten. Atlas bat egiten hasi zen (1585), geroago bere semeak argitaratu zuena (1594).