Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Merah, Joel

Euskal musikagilea (Clichy, 1969). Baionako Kontserbatorioan ikasi zuen Francis Goudardekin, eta Peio Zabalette ere izan du irakasle. Beñat Axiari musikariarekin inprobisazioa ere landu du musika tradizionalaren eremuan. Parisen gitarra ikasketak egin zituen 1992an. Beñat Axiari eta Peio Zabalettekin batera Errobiko Jaialdia antolatzen du 1994. urteaz geroztik.