Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendibil, Gontzal

Bizkaitar kantaria (Zeanuri, 1956). Xeberri kantariarekin urte t’erdiz ibili zen kantuan. Zaurietatik dario diskoa argitaratu zuten eta jaialdi askotan parte hartu zuten 1976. urtea arte. Banatu egin ziren geroago eta Mendibilek bi disko argitaratu zituen bere kasa: Argitze garaian egunsentiari agur eta Hasperen itun. 1990. hamarkadan Iparragirreri buruzko egitasmo zabal batean murgildurik ibili zen. Haren bizitzan oinarritutako Iparragirre Hegalaria ikuskizuna koordinatu ondoren, hor biltzen ziren kantuekin disko bat ere osatu zen Bilboko Orkestra Sinfonikoaren eta hirurogei lagunez osatutako abesbatza baten laguntzaz. Berak koordinatutako egitasmoaren barruan, Iparragirre raíz y viento/erro-urratsak Iparragirreren biografia zabala ere argitaratu zen 1999an. Urte berean aurkeztu zituen Gontzal Mendibilen Olentzarori buruzko ikuskizuna, diskoa eta liburua, pertsonaia honen berezkotasuna berreskuratu nahirik.