Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendiague, Jose

Behe Nafarroako olerkaria (Aldude, 1845 - Montevideo, 1937). Hiru urte zituela Hazparnera joan zen, Mendiague familia osoarekin. 1863an, 18 urte zituela, Montevideora joan zen. Hango Euskal Erria aldizkarian atera zituen bere bertso eta olerkiak. 1900ean Zazpiak bat izeneko kantutegian atera ziren Mendiagueren bertso asko. Pierre Charrittonek bildu ditu denak eta argitara eman Jose Mendiague (1845-1937). Haren bizia eta haren kantuak (1992) izenburupean.