Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maurizio, Saxoniako kondea

Frantses mariskala (Goslar, 1696 - Chambord, 1750). Poloniako Augusto II.aren eta Königsmarck-eko Auroraren semea. 1720an Frantziako erregeraren agindupean jarri zen, alemaniar errejimentu baten aginpidea eman baitzion hark. Austriako Erregetzarako gerran, Frantziako gudarosteak garaipen ezagunak izan zituen Maurizioren aginduetara: Fontenoyn (1745), Raucouxen (1746) eta Lawfeld-en (1747). 1744. urtean Frantziako mariskal izendatu zuten.