Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mauritania

Afrika iparraldeko antzinako erreinua, Numidia eta Atlantikoaren artean zegoena. Maroko osoa eta gaur egungo Aljeriako sartaldeko eskualdea barne hartzen zituen. Kartagoren mende egon zen, baina erromatarren esku erori zen K.a. I. mendean. K.o. 25. urtean bi erromatar probintziatan zatitu zuten: Mauritania Caesariensis eta Mauritania Tingitana. V. mendean bandaloek inbaditu zuten.