Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maurizio Saxoniakoa

Alemaniako noblea, Saxooniako dukea, eta printzea gero (Freiberg, 1521 - Sievershausen, 1553). Erlijioz protestantea zen arren ezkutuko tratu bat egin zuen Karlos V.arekin (1546), eta Mühlberg-eko gatazkaren ondoren bertako hautesle izendatu zuen hark. Enperadorearekin zeuzkan harremanak okerrera egin zuten geroago, eta Alemaniako printze protestanteekin liga bat eratu zuen. Garaile izan zen printze horiek lagun zituela egin zuen gerran eta Passauko hitzarmenean (1552) luterotarrentzat erlijio askatasuna lortu zuen.