Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Martínez, Marien

Bizkaitar margolaria (Barakaldo, 1965). Arte ederretan lizentzia eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (1991), eta bere jaioterrian egin zuen aurreneko bakarkako erakusketa, 1992an. 1996an Bilboko BBK Kultur Aretoan eta 1998an La Brocha galerian erakutsi ditu, besteak beste, bere margolanak. 2000. urtean Gure Artea erakusketarako hautatu zuten bere lana.