Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Martínez Prieto, Horacio

Bizkaitar anarkista. Primo de Rivera Espainiako aginpideaz jabetu zenean erbestera jo behar izan zuen. 1933. urtean CNTko idazkari orokor izendatu zuten. CNTko Zaragozako kongresua antolatu zuen eta berriro hautatu zuen idazkari orokor. Anarkosindikalismoari, Errusiari eta CNT sindikatuaren etorkizunari buruzko artikuluak idatzi ondoren erretiratu zen politikagintzatik. 1985. urtean hil zen.