Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Martini, Simone

Italiar margolaria (Siena, 1285 - Avignon, 1344). XIV. mendeko Sienako eskola gotikoaren kide aipagarrienetakoa da. Duccio-ren ikasle izan zen. 1319an Pisara joan zen eta 1839an Avignonera. Han Petrarka ezagutu zuen, eta eskola bat sortu zuen beste margolari talde batekin. Irudi gotikoak margotu zituen, kolore biziz eginak. Lanik azpimarragarrienak: Maestŕ, Ama Birjina koroatua (1315), Tolosako San Luis Anjouko Roberto koroatzen (1317), Kristo tenplutik ateratzen (1342).