Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marlborough-eko dukea

(Jaiotza izenez, John Churchil). Ingalaterrako militar eta politikaria (Ashe, 1650 - Cranbourne Lodge, 1722). Gillermo Orangekoaren aldeko agertu zen. Holandarren gudarostearen buru izan zen Erregetzarako gerran (1702), eta garaile izan zen Blenheim-en (1704), Ramillies-en (1706), Oudenarde-n (1708) eta Malplaquet-en (1709). Oso ospetsu egin zen frantses gudalburuen artean. Utrech-eko bakearen ondoren, ordu arte zituen kargu guztiak utzi eta atzerrira joan zen.