Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Markovic, Ante

Kroaziar ingeniari eta politikaria (1924). Industria ingeniaritzako ikasketak egin ondoren zenbait enpresatan lan egin zuen. Zagrebeko Rade Koncar makina lantegian 23 urte egin zituen, eta bertako zuzendari izatera iritsi zen. Politikari dagokionez, 17 urterekin partisano komunistekin borrokatu zen Bigarren Mundu Gerran. Gerraren ondoren Jugoslaviako Komunisten Ligan sartu zen (LCY), eta beste zenbait karguz gainera, haren Batzorde Zentraleko kide izan zen. 1970. urtean, banakuntzaren aldeko joerak nagusitu zirenean Kroazian, politikatik baztertuta egon zen, ez baitzegoen joera haiekin ados. Handik urte batzuetara, ordea, berriro nabarmendu zen Kroaziako politikan, eta bertako lehendakari izan zen 1986-1987 urteetan. Jugoslavistatzat hartua da, federalismoaren alde egin zuelako erkidego autonomoen askatasun ekonomikoaren alde baino. 1989. urtean Jugoslaviako Kontseilu Betearazle Federalaren Lehen Ministro izendatu zuten.