Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marlowe, Christopher

Britainiar idazlea (Canterbury, 1564 - Deptford, 1593). Canterburyn eta Cambridgen egin zituen ikasketak. 1586tik aurrera Londresen bizi izan zen, antzerki lanak eta olerkiak idatziz. Ingalaterrako tragediaren sortzaileetako bat izan zen, Shakespeare bera baino lehen. Intelektual bohemio zenbaitek osatzen zuen University wits taldeko kide izan zen. Aurreiritzien kontra eta ateismoaren alde jardun zuen bere lanetan. Taberna batean sortutako iskanbila batean hil zuten, labanea. Bere lanetan formaren lilura berezia antzeman daiteke, eta kontzeptuak hitzen bidez ahalik eta modurik zorrotzenez adierazteko ardura. Honako hauek ditu lan aipagarrienak: Tamburlaine, the Great (1587-88, Tamburlaine Handia); The Tragical Story of Doctor Faustus (1588, Faustus doktorearen istorio tragikoa), gero Goetherentzat oinarri izan zena, The Jew of Malta (1589, Maltako judua), The Massacre at Paris (1591-92, Parisko sarraskia), Edward the Second (1592), eta Hero and Leander (1593).