Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mariátegui, José Carlos

Peruko idazlea eta politikaria (Lima, 1895 - New York, 1930). Amauta aldizkaria (1926-1930) sortu zuen. 1928an Peruko alderdi komunistaren sortzaile nagusietakoa izan zen. Siete ensayos sobre la realidad peruana (1928, Zazpi saiakera Peruko egoerari buruz), bere lanik aipagarrienak, eragin handia izan du Hego Amerika osoan. Indiarrei lurrak itzultzearen aldeko agertu zen, indiarren arazoa konpontzeko, eta hirietako langileek gizartearen aldaketan bete behar zuten toki garrantzizkoa azpimarratu zuen. Marxismoa Hego Amerikako egoerarekin loturik aztertu zuen lehen pentsalarietako bat izan zen. Aipatutako saiakeraz gainera La escena contemporánea (1925) ere idatzi zuen. Hil ondoren argitaratuak: Defensa del marxismo (1934, Marxismoaren alde), El alma matinal (1950, Goizeko arima), La novela y la vida (1955, Eleberria eta bizitza).