Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marías, Julián

Espainiar filosofoa (Valladolid, 1914 - 2005). Ortega y Gasset-en ikasle eta jarraitzailea. 1948an Giza jakintzen institutua sortu zuen Ortega y Gasset-ekin batera. 1964an Real Academia Españolako kide izan zen. Marías-en dotrina Ortega y Gasset-en “bizi arrazoian” oinarritzen da. Liburu eta artikulu asko idatzi zituen. Horien arteko aipagarrienak hauek dira: Historia de la filosofía (1941), Ortega y la idea de la razón vital, Antropología metafísica, El intelectual y su mundo, Problemas del Cristianismo.