Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mariana, Juan de

Espainiar historialaria (Talavera, 1536 - Toledo, 1623). Jesuita zen. Espainiako historia bat idatzi zuen Historiæ de rebus Hispaniæ izenburupean (1592). 1601ean argitaratu zen espainierazko lehen bertsioa, Historia general de España (Espainiako Historia Orokorra) izenez. Pasarte batzuk idatzi zituen Euskal Herriari buruz; azaldu duen teoriaren arabera, euskara zen Iberiar Penintsulako lehen eta jatorrizko hizkuntza.