Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marie Antoinette Habsburgo-Lorrenakoa

Frantziako erregina (Viena, 1755 - Paris, 1793). Austriako Frantzisko I.aren eta Maria Luisaren alaba. Luis XVI.a izan zenarekin ezkondu zen 1770ean. Frantziarrek ez zuten begi onez ikusten, eta austriarra izena jarri zioten. Goi mailakoen aldeko jarrera izan zuen beti. Gogor jokatu zuen Iraultzaren kontra eta erregearengan zuen itzal guztia erabili zuen berrikuntzen aurkako politika aurrera ateratzeko. Iraultzaileek 1792an atxilotu zuten eta heriotza zigorra eman zioten. Hurrengo urtean (1793) hil zuten gillotinan.