Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

marabu

iz. Zool. Zikonidoen familiako hegazti zango-luze moko-handia, 1,50 m inguru luzea (Leptoptilus crumenifer). Burua eta lepoaren parte handi bat lumagabea du. Bizkarraldeko lumak beltzak izaten ditu, sabelaldekoak aldiz zuriak. Mokoa ezpata punta baten itxurakoa du. Saharaz beheko Afrikako eskualde gehienetan bizi da, herri inguruetan batez ere. Intsektuak, soinberak, eta haragi ustela jaten du.