Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

maputxe

iz. Etnogr. Hego Amerikako araukaniar indiarren leinu nagusia. Txileko erdialdeko haranean bizi dira, Bio-Bio ibaiaren hegoaldean. 250.000 inguru maputxe erreserbetan bizi dira; Txileko eta Argentinako hirietan lan egiten dutenen kopurua ezezaguna da.  v  Espainiarrak bertaratu zirenetik, maputxeek 350 urtean zehar Espainiaren eta Txileren aurkako borrokari eutsi zioten. Gerra luze horretan buruzagi handiak nabarmendu ziren, Lautaro adibidez, eta maputxe herriak arerioei aurre egiteko antolakuntza ahalmen handia erakutsi zuen, espainiarren aurka zaldiak ere erabili zituztelarik. XIX. mendean Txileko gobernuak erreserbetan ezarri zituen. Gaur egun nekazaritza eta abeltzaintza lanetan dihardute.