Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mar del Plata

Argentinako hiria, Buenos Aireseko probintzian, Ozeano Atlantikoko kostaldean; 414.696 biztanle. Buenos Aires hiriaren hego-ekialdean dago. Garrantzi handiko turismogunea da. Batez ere, abeltzaintzan egiten dute lan inguruko biztanleek. Mar del Platako itsas portua, bestalde, Argentinako lehen arrantza portua da. 1962an sortutako unibertsitatea.