Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Manuel Larramendi Kultur Bazkuna

Andoaingo (Gipuzkoa) euskara elkartea. 1992ko azaroaren 5ean sortu zen Beterri-Aiztondoa eskualdean euskararen normalizazioa eta euskal kultura bultzatzeko helburuaz. Hiru zutabe nagusitan oinarritzen da bere jarduna: Aiurri aldizkaria argitaratzen du, Beterriko liburua kaleratzen du (urtean lau-bost aldiz kaleratu ohi den literatura aipamena; eskualdeko biztanleen iritziak ere biltzen ditu) eta Rikardo Arregi hemerotekaren jabe da.