Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Manuel IIa Paleologoa

Bizantzioko enperadorea (1348 - 1425). 1391tik 1425a bitartean izan zen aginpidean. Joan V.aren semea. Joan VI.arekin batera agindu zuen 1398tik 1412a bitartean. Turkiarrengatik babesteko mendebalera jo zuen laguntza bila, baina ez zuen lortu. 1422an, Murat II.a Otomandarren errege egin zenean, Manuel II.a haren aginduetara jarri zen.