Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Manuel María

(Jaiotza izenez, Manuel María Fernández Teixeiro). Galiziar olerkaria (Otero de Rey, 1930). Espainiako Gerra Zibilaren ostean Galizian izan den olerkari handienetako bat da Uxío Novoneyrarekin batera. Manuel Maríaren poesiagintzan, hasieran existentzialismoa eta ondoren gizarteko arazoen salaketa dira gaiak. Harreman estua izan du Euskal Herriarekin, Gabriel Arestiren bidez. Kontakizunak eta antzerki lanak ere idatzi ditu. Lan azpimarragarrienak: Muñeiro de bretemas (1950, Laino errotaria), Advento (1954), Terra Cha, Morrendo a cada intre (1952), Documentos personaes (1958) Mar maior (1963, Itsaso nagusia), Proba documental (1968), Versos pra un país de minifúndios (1969), Remol (1970, Hauspea).  v  1985ean, Koldo Izagirrek Manuel Maríaren bi antzerki lan argitaratu zituen euskaraz Berengela izeneko otarantza baten ibilketak eta biribilketak eta Maiatza zorabiatuaren pastorala izenburuekin.