Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Machado de Assis, Joaquim Maria

Brasildar idazlea (Rio de Janeiro, 1839 - Rio de Janeiro, 1908). Lehenik antzerki lanak idatzi zituen, geroago olerkia landu zuen gehienbat, eta azkenik eleberriek eman zioten ospea. Brasilgo literaturaren maisu nagusitzat hartu izan da. Crisalidas poema bildumarekin (1864, Beldarrak) lortu zuen ospea. Memórias póstumas de Bráz Cubas eleberriarekin (1881, Blas Cubas-en hil ondoko oroitzapenak) bere garaiko literaturaren konbentzioak hautsi zituen. Kritikari askoren iritzian, eleberri horretan du iturburua Hego Amerikako literaturaren errealismo fantastiko izeneko joerak. Geroztik beste bi eleberri handi idatzi zituen: Quincas Borba (1891) eta Dom Casmurro (1900), bere obra nagusitzat hartzen dena. Kontakizun laburrak, Esaú e Jacó (1904) eta Memorial de Aires (1908); eta ipuinak ere idatzi zituen. Contos fluminenses (1872, Rio de Janeiroko ipuinak), Histórias da meia-note (1873, Gauerdiko ipuinak), Papéis avulsos (1882, Paper hautatuak), Histórias sém data (1884, Datarik gabeko kontakizunak), Várias histórias (1896) eta Páginas recolhidas (1899). Brasilgo Hizkuntza Akademiaren lehenengo lehendakaria izan zen (1986).