Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Makrino, Marko

(Lat. Marcus Opelius Macrinus). Erromako enperadorea 217-218 bitartean (Mauritania, 164 - Kapadozia, 218). Caracalla enperadorea hil zutenean enperadore izendatu zuten. Aginpidean egon zen garaian erromatarren eta partiarren arteko gerra galdu zuelarik, bere kontra matxinatu zen gudarosteari aurre egin behar izan zion; preso hartu eta hil egin zuten. Heliogabalo izan zuen ondorengoa.