Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mâcon

Saône-et-Loire departamenduko hiriburua, Saône ibaiaren eskuineko bazterrean. 42.000 biztanle. Ardogintza, Burgundiako ardoak. Abere hazkuntza: txarol behia. Industria: mekanika, tresneria elektrikoa, ehungintza, elikadura industria.  v  Historia. Erromatarren garaian sortua da (Matisco kolonia). XIII. mendetik aurrera Frantziako hiria izan zen. XVI. mendean higanoten esku egon zen.