Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mac-Mahon, Marie-Edme-Patrice-Maurice

Frantziako mariskala eta Frantziako Hirugarren Errepublikako bigarren lehendakaria (Sully, 1808 - Loiret, 1893). Aljeriako guduan militar nabarmena izan zen, eta baita Konstantinakoan eta Krimeakoan ere. 1859an, Italiako gerran, Magentako gudua irabazi zuen. Frantziaren eta Prusiaren arteko gerran eta Parisko Komunaren zapalkuntzan parte hartu zuen. A. Thiersek Errepublikako lehendakaritza utzi zuenean (1873), Mac-Mahon izendatu zuten lehendakari, monarkiaren aldekoen botoen bidez, baina ez zuen monarkia berriro ezarri. Bere lehendakaritzan onartu zen 1875eko konstituzio berria. 1877an ordea, arazo larriak sortu zituen, diputatuen ganberak onartua zuen errepublikazaleen gobernua dimisioa ematera behartuz. Urte bukaeran ordea, Ganberak onartua zuen gobernua onetsi behar izan zuen.