Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mac Michael, Gary

Britainiar politikaria (Lisbum, Ipar Irlanda, 1970). Ulster-eko Alderdi Demokratikoko buruzagia. Oso gaztetatik aritu zen politikaren inguruan, eta 1987an langile elkarte bat sortu zuen jaioterrian. Baina 1988an aita hil zitzaionean gehiago sartu zen politikaren munduan, eta Ipar Irlandako politikari gazteenetako bat bihurtu zen. Hogeita hiru urte zituela bere jaioterriko Batzorderako hautatu zuten eta handik urtebetera, IRA-k alderdiko buru zen Raymond Smallwoods hil zuenean, Mac Michael hautatu zuten postu horretarako. Horrez gainera, UDP-ko ordezkari izan zen su-etena iristeko elkarrizketetan. Mac Michaelek denbora gutxian arrakasta handia izan zuen Ipar Irlandako alderdi politikoen artean. Oro har, Mac Michaelen jarrera politikoa, protestante unionisten interesen aldekoa argi eta garbi, bi komunitateen artean bakeak egitearen aldekoa da. Irlandako katolikoen errealitatearekiko tolerantea bada ere, gogor egin du Sinn Feinen kontra. Bake hitzarmen bat lortzeko helburuarekin Stormonten egin ziren hitzaldietan ere parte hartu zuen.