Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mabinogion

Galesen idatzitako Erdi Aroko hamaika ipuin anonimok osatzen duten bilduma.The White Book of Rhydderch, (1300-1325) eta The Red Book of Hergest, (1375-1425) izeneko bi eskuizkributan gorde dira. Ahozko kontakizunetan dute jatorria. Literatura balioen aldetik, lau ipuin (Mabigonioen lau adarrak) nabarmentzen dira besteen gainetik.