Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mabuse, Jan

(Jaiotza izenez Jan Gossaert). Flandestar margolaria (Hainaut, 1478 inguruan - Breda, 1532 inguruan). Italiako Berpizkundeko estiloa Herbehereetan sartu zuten lehenetakoa izan zen. Hasieran Gerard David, Hugo van der Goer eta Dureroren eragin handia izan zuen. 1508 inguruan Italiara joan zen, eta harrezkero Italiako artisten eragin handiagoa izan zuen. Haren obra nagusiak: Errege Magoak Jesus Haurra gurtzen, Jesus, Ama Birjina eta Joan Bataiatzailea, Getsemani (lehen garaikoak), eta Neptuno eta Anfitrita (1516), Herkule eta Deianira (1517), Danae. Erretratuak ere egin zituen: Karlos Burgundiakoa, Eleanor Austriakoa, Jean Carondelet.