Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lupu 2

iz. Arrabioa, animalia txiki pozoitsua.  v  Med. Larruazalaren eta muki ehunen eritasuna, zauri bihur daitezkeen handituak eragiten dituena, eta erraz hedatzen dena. Lupu mota ugari dago, baina guztiek erasotzen diote, lehenik, dermisaren kolagenoari, eta, hortik, epidermisera eta zainetara igaro daitezke. Tuberkulosia da lupuaren eragile ohikoena, nahiz eta beste eritasun batzuek ere lupua eragin dezaketen (erreuma sukarrak, erreuma artritisak, dermatomiositisak, etab.). Lupu mota nagusiak lupu arrunta (Lupus vulgaris) eta eritema–eragilea (lupus erythematosus) dira.