Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lupo IIa

Baskoniako dukea 768-769 urteetan. 768an bitan banatu zen Karlomagnoren aginduz Akitaniako eta Baskoniako dukerria, lurralde haietako benetako errege ez zen arren. Lupo II.a izan zen Baskoniako duke eta Hunaldo I.a Akitaniako duke. Hunaldo Karlomagnoren aurka matxinatu zen baina, huts egin ondoren, Baskonian babestu behar izan zuen. Karlomagno Baskoniako lurretan sartu zen, karolingiarren erresuma Ebro ibairaino zabaltzeko asmoz, eta 769. urtean Baskoniaz jabetu zen. Lupo II.aren heriotzaz ez da ezagutzen datu zehatzik.