Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lupo Ia

(Eusk. Otsoa edo Lupo Otsoa). Akitaniako eta Baskoniako dukea 670-710 urteetan (642-710). Akitaniak eta Baskoniak lurralde burujabe bakar bat osatzen zuten garai hartan, merovingiarrengandik askatasuna lortu ondoren (660). 672an Septimaniako lurraldea (Okzitaniako Tolosa aldea), Lupo Otsoaren laguntzaz, bisigodoen aurka matxinatu zen eta Wamba errege bisigodoak euskaldunen aurka jo zuen hegoaldetik eta ekialdetik. Iparraldean, bestalde, harreman onak izan zituen Xilderiko frankoarekin, baina arazoak izan zituen ondoko buruzagi frankoekin. Bere seme Eudon Handia izan zuen ondorengo.