Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lupo Santxo

Lapurdiko bizkondea 1023-1059 urteetan. Antso Nagusia Nafarroako erregearen lehengusua zen. Baionako apezpikutegiak hartzen zituen lurrak eduki zituen gobernupean Lapurdiko lehen bizkonde honek: Lapurdi, Nafarroa Garaiko ipar-mendebaleko alde bat eta Gipuzkoako ipar-ekialdea Bidasoa ibaitik Urumea ibairaino.