Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lugosi, Bela

Estatu Batuetako antzezlea, jatorriz hungariarra (Lugoj, 1882 - Hollywood, 1956). 1924an hasi zen banpiro pertsonaia txikiak jokatzen Hollywood-en eta Dracula filmak ospe handia eman zion 1931n. Beldurrezko giroan oinarrituriko filmak egin zituen ondoko urteetan.