Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Luca de Tena, Torcuato

Espainiar idazlea, Izen bereko kazetariaren biloba (Madril, 1923 – Madril, 1999). ABC egunkari eskuindarraren zuzendari izan zen 1952-1954 eta 1962-1975 urteetan. Harenak dira Edad prohibida (1958), La mujer de otro (1961), Pepe Niebla (1970) eleberriak eta Hay una luz sobre la cama (1969) eta El triunfador (1971) dramak. Azken lanen artean aipatzekoak ditu: Papeles para la pequeña y gran historia (1991, Paperak historia txiki eta handirako) eta Confesiones profanas (1993, Aitorpen profanoak). 1972. urteaz geroztik Espainiako Hizkuntzako Errege Akademiako kide izan zen. Jaso zituen sarien artean hauek dira aipagarrienak: Literaturako sari nazionala (1956), Planeta (1962), Fastenrath (1971) eta Espejo de España (1993). 1997an Primer y último amor (Lehen eta azken amodioa) eleberria argitaratu zuen.